XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bestalde, informazio bide osagarria, kanpotik jaso ditzakegun esplikazio
Informazio osagarri honek, kirolariak burutu behar duen mugimenduaren errepresentazioa errezten du, akatsen berri ematen du, eta burutu nahi izan den eta burututakoaren arteko ezberdintasuna erakusten digu.
Beraz, kirol-teknikaren entrenamenduak, kirol bakoitzeko oinarrizko trebetasun motoreen edo akzio teknikoen automatizazioa lortzera jo behar du.
Horrela, automatizazio maila altu bat lortuaz, arreta exekuzioaren puntu bakoitzean jarri beharrik izango ez denez, agertutako arazo zehatzei soluzio egokienak emateko eta teknika egokiena baldintza hoberenetan aplitzeko aukera izango dugu.
Dena dela, automatizaziora iristeko modurik egokiena, lan bera behin eta berriz errepikatzea bada ere, teknikaren hobekuntza, kirolariek
Kirol-teknikaren entrenamendua, kirolariaren kontzentrazio eta freskotasun handiko momentuetan egin beharko dugu.
Eta ahal den neurrian, txapelketako baldintzen oso antzekoetan burutzea komeniko zaigu.
2.4.3.- Entrenamentu taktiko eta estrategikoaBi kontzeptu hauen jatorria gerretan baldin badago ere, ondoren, kirol munduak bere egin zituenean, gutxi gora-behera jatorrizko esanahiak
Hala ere, gaur egun oraindik, biak definitzerako orduan iritzi ezberdinekin aurkitu gaitezke.
Orokorrean, estrategia, aldez aurretik erabaki eta txapelketa egoeran bakarka edo taldeka aurrera eraman behar den ekintza plana da.
Taktika, berriz, norberak edo/eta taldeak, jokuan bertan aurrera eramaten dituen erabakien bilduma da.
Hau da, estrategia aurrekontzepzio batekin lotuta dagoen bitartean, taktika, momentuko exekuzio erabakiekin egongo litzake.
Bai pertzepzio eta erabakitze mekanismoek garrantzi gutxiago duten bakarkako kiroletan (adibidez, igeriketako eta atletismoko proba gehienak), bai talde kiroletan (adibidez, eskubaloia eta hockeya) ere,
- Bere kiroleko eta espezialitateko alderdi teorikoak ulertu eta ikasi behar ditu.
- Errendimendu ona izateko beharrezkoak diren alderdiak ezagutu eta aztertu behar ditu.